IMQ Avenida hortz klinika
IMQ segurua izan edo ez. Dena zure osasuna zaintzeko.
Etortzeko motiboak IMQ Avenida hortz klinika
- Odontologia integrala Gure klinikak era guztietako tratamenduak eskaintzen dizkizu zure hortzen osasuna zaintzeko.
- Punta-puntako teknologia Hornikuntza teknologikoki aurreratua.
- Prestakuntza handiko profesionalak Kontu handiz aukeratutako profesionalak ditugu, merezi duzun konfiantza emateko.
Hortz-klinikako gure instalazioak
Zatoz gure klinikara, Gasteiz erdigunean dago kokatuta. Instalazio modernoenak ditugu, merezi duzun arreta emateko.
Gure hortzetako profesionalak
IMQk esperientzia zabala duten profesionalak aukeratzen ditu, zu irribarrea harro erakusteaz baino arduratu ez zaitezen.
Ainara Aznar
Odontologoa
Klinikaren arduradun asistentziala.
Odontologian lizentziaduna Alfonso X el Sabio (UAX) Unibertsitatean.
Ortodontziako Graduondoa Sistema Damon-en.
Inplantologian eta Periodontzian masterra.
Rosa Cherro Semper
Aurpegi-masailetako kirurgia.
José Antonio Rasche Puerta
Odontologoa
- Masterra Ortodontzian. Bartzelonako Unibertsitatea.
Irantzu Eguiluz Plaza
Odontologoa
- Licenciada en odontología por la UPV.
- Postgrado en cirugía bucal y experta clínica en Implantología y regeneración.
Iratxe Palau Crespo
Odontologoa
- Masterra Periodontzian eta Osteointegrazioan.
Mariví Mora Gómez
Odontologoa
Sara Porras
Higienista
Ana Arregui López
Higienista
Nagore Lezameta
Higienista
Vanessa Barreto Mendes de Oliveira
Klinika laguntzailea
Edurne Álvarez
Harreragilea
Gure hortz-zerbitzuak
-
Ahoko kirurgia
Eskura ditugu aho-barrunbean mantendu ezin diren hortzak (konpondu ezin diren txantxardun hortzak, masailezur barruko hortzak, edo eusteko hezurrik ez dutenak, etab.) ateratzeko beharrezko teknika guztiak.
Gainera, aho-egiturekin zerikusia duten –zuzena zein zeharkakoa– buruko eta lepoko lesioen diagnosia ere egiten dugu, esaterako tumoreak eta kisteak daudenean.
-
Hortzetako estetika
Ohiko tratamenduetatik: ortodontzia bidez hortzen posizioa zuzentzea, hortzak zuritzea, konponbide aurreratuetara, konpositezko edo zeramikazko azalak, zeramikazko koroak, zirkonioa, zure irribarrea hobetzeko konponbiderik egokiena daukagu, beti ere konponketen itxura okerragotzen duten metalak ahalik eta gutxien erabilita.
-
Odontologia kontserbatzailea
Txantxarra, hortzetako ehun gogorretako traumatismoak, higadurak, etab. Osatzen ditugu, hortzak ahalik eta egoera onenean eduki ditzazun. Hortz-mamientzako (nerbioa) tratamendurik egokiena prebentzioa da. Gure tratamenduekin hortz-mamien gaineko efektuak minimizatzen saiatzen gara, eta, mina eta balizko infekzioak ekidite aldera, soilik behar-beharrezkoa denean kenduko dugu endodontzia bidezko ebakuntza eginda.
-
Ortodontzia
Ortodontzia geldiarazletik -masailezurraren hazkuntzari eragiten zaio- tratamendu aurreratuetara, gure teknikek mota guztietako patologiak osatzen laguntzen dute: patologia oklusalak (hozkada), hortz okerrak zuzentzeko konponbide estetikoak, ortodontzia tratamenduak haur zein helduentzat, etab. Baita ere estetikazko tratamendu konbentzionalak edo metalezko brackets-ak baliatua egiten direnak, eta teknika ikusezinez egindako tratamenduak, esaterako mihi-ortodontzia edo invisaling-a.
-
Artikulazio tenporomandibularraren patalogia
Gaur egun bruxismoa, hortzak estutzeko ohitura kontrolaezina, masailezurreko giltzaduretako minaren eragile nagusienetakoa da.
Gure teknikak baliatuta, dagoeneko mina eta ezintasun funtzionala eragiten duten jazoerei aurre egiten ahaleginduko gara, baita prebenitzen ere. Teknikarik erabiliena ferulak dira, pazienteak, denbora tarte batean, aldean eraman beharrekoak.
-
Prebentzioa eta profilaxia
Murtxikatze-aparatuko kalteak minimizatzeko, patologiei fase goiztiarrean hartzen diegu aurre. Kontzeptu odontologiko honek ez du ia zauririk eragiten, eta hortz-egitura osasuntsu bat edukitzen laguntzen du. Patologia hauek prebenitzeko modurik onena da zure dentistak emandako jarraibideak praktikan jartzea, eta ahoa aldian-aldian aztertzea.
-
Inplanteen gaineko protesiak
Inplanteen gainean banan-banan berritu ditzakegu hortzak, baita zubiak egin edota hortzeria oso-osorik konpondu ere. Aukera egokia denean protesi finkoak jarriko ditugu, torlojuz lotuta edo zementatuta, eta dentistak baino ezingo ditu askatu behar-beharrezko denean. Zenbait kasutan, euste-maila eta segurtasun handia behar denean, berritze-teknika erauzgarriak ere erabil daitezke.
-
Sedazio kontzientea
Teknika honi esker edozein eratako beldur edo antsietate-sentsazio gutxitzen dugu pazientearengan, tratamendua erlaxaturik eta egoera kontzientea galdu gabe jaso ahal izan dezan. Odontologia-tratamendu bat jasateko zailtasunak dituzten pazienteentzat gomendatua. Guztiz segurua da, eta beti gure mediku anestesistaren kontrol teknikoaren pean egiten da. Tratamendua amaitu ondoren, pazientea berehala suspertzen da eta etxera joan daiteke.
-
Ahoko diagnosia
Aho barruko teknika nahiz aho kanpoko irudiak (panoramikoak) erabiltzen ditugu, eta horiei esker, diagnostiko zehatz bat egiteko irudi bikainak erdietsi ditzakegu, eta benetan saiatzen gara erradiazio-dosiak ahalik gehien murrizten.
-
Inplantologia
Hortz-piezak falta direnean, ohiko protesiak erabili beharrean hortz-inplanteak jartzeko teknikak ditugu. Gainazalean tratamendu berezi bat duten titaniozko lokailuak dira, eta behin hezurrean sartuta hortz-sustrai artifizialak bailiran jokatzen dute. Ondoren, haien gainean jarriko da protesirik egokiena.
-
Odontopediatria
Txantxarra aldi baterako piezekin osatzeak garapen egoki bat ahalbidetuko du. Elikadura egoki batek eta ahorako ohitura osasungarriak hartzeak arriskuak murriztuko ditu epe laburrera.
Gainera, gure asmoa da masailezurrak hazterakoan eduki ditzakeen alterazioen ahalik eta diagnosi goiztiarrena egitea. Adin hauetan zuzenketa soil batek zaharragotan burutu beharreko ortodontzia-tratamenduak ekiditen ditu.
-
Padi-haurren hortzak zaintzeko programa
Gure klinikan PADI ere eskaintzen dugu, haurren aho-hortzen osasuna bermatzeko, 7 urtetik 15 urtera bitarte, adin hori erabakigarria delako hortzeria on bat garatzeko.
-
Periodontzia
Gaixotasun periodontala (piorrea) ekiditeko hortzetako bakterio-plaka zehatz kontrolatzen dugu, eta, kendu ondoren, kasuan kasurako higiene-teknika eraginkorrenak irakasten ditugu. Pazienteak dagoeneko gaixotasuna hartuta balu, hedapena mozten ahaleginduko gara. Horretarako, ahalik eta zauri gutxien eragingo dituen teknikak erabiliko ditugu, baita sustraiak arraspatuko eta garbituko ere. Eta, behar izanez gero, kirurgia-teknika eta birsorkuntza periodontalerako teknika konplexuak ere baliatuko ditugu.
-
Protesiak
Hortz gabezia tratatzeko hainbat aukera daude, paziente bakoitzaren beharrizanen arabera: protesi erauzgarriak, egitura metalikoa dutenak eta ez dutenak, kakodunak eta kakogabeak; hortzetako protesi finkoak (zubiak), etab. Gure helburu nagusia hortz-egitura bere horretan osorik mantentzea da, ahal den neurrian behintzat. Horregatik, ohiko koroez gain (hortz-zorroak) baditugu beste aukera batzuk, onlay inkrustazioak erabilita. Inkrustazio hauek hortzetako ehunen antz-antzeko portaera duten materialez eginda daude.
-
Erradiologia eta diagnosirako probak
Gure instalazioak erradiologia-diagnosirako abanguardiako teknologiarekin hornituta daude. Horrela, pazienteak ahalik eta erradiazio gutxien jasota, kalitate oneneko irudiak eskuratu ditzakegu.
-
Larrialdi zerbitzua
Esku-hartze edo ebakuntza azkarra eta eraginkorra behar den kasuetan, ahalik eta bizkortasun handienarekin jokatzeko behar diren bitarteko guztiak ditugu eskura. Mina agertzean, hortzak galtzean, protesiak apurtzean, etab. Ahalik eta denborarik laburrenean jartzen dugu konponbidea.
IMQ hortz-asegurua behar duzu?
Prezio merkeagoak nahi badituzu, IMQ hortz-aseguruak konpentsatu egiten zaitu.
Kontaktua
Bete hurrengo inprimakia eta zurekin harremanetan jarriko gara zure zalantza guztiak argitzeko.
Ordutegia astelehenetik ostegunera 9:00etatik 20:00etara, ostiralean 9:00etatik 17:00etara.